top of page

DOODEM

Lan berri honetan herri ezberdinetako folk musikak lantzen dira. Euskal Herrian hasi eta Afrika hegoalderainoko bidaian zehar, txeloaren saiakera berri honetan, txistua eta danbolina entzungo dira hasiera baten, gero mbira edo ta kora bezalako instrumentu afrikarrei bidea emateko. Folk musika izaki, baina inolaz ere folklorismotan erori gabe, erritmoak berebiziko garrantzia hartuko lan honetan.

Baina bidaia musikalaz haratago, Moruk Senegaletik Europara eginiko bidea da DOODEM-en kontatzen dena, atzekoz aurrerako noranzkoan. Zerk eraman zuen Moru (beste milaka pertsona bezala) bere sorterria utzi eta bizi berri baten bila joatera? Bidaian zehar zertzuk pasa behar izan zituen Maliko desertuan, edo ta Mediterrano itsasoan? Noraino urratu dezakete pertsona baten gizatasuna mespretxuzko, errukizko begiradek?

 

Bidai guzti horretan zehar txeloak darama oinarri musikala, hankan txertatutako perkusio instrumentuak berebiziko garrantzia hartzen duelarik. Melodiak janzteko berriz, Iñigo Xalbador aritu izan da saxofoi baritonoan.

PHOTO-2023-04-18-18-45-46.jpg

Baina ez da musika ikuskizun soil bat; dantza, narrazioa eta antzerkia ere uztartzen baitira ikuskizunean. Amaiur Luluagaren koreografiak unez-une gorpuzten dute musika, eta Oihana Iguaranek berridatzitako poesia narratiboak entzun eta ikusitakoari testuingurua txertatzen diote.

Diseinua Larraitz Iparragirre Guenetxearen eskuek gauzatu dute. Eta grabaketari lotutako lanetan Txufo Wilson aritu da. Argazkiak aldiz Jon Ander Alberdirenak dira.

2024. urteko maiatzean estreinatu da Bilboko LORALDIA festibalean.

Proiektu hau Forbidden Colours disketxearekin batera gauzatu da, eta lana euskarri fisikoan eskuratu nahi izanez gero, nahikoa duzu hemen klikatzea.

Hortaz gain, plataforma digital ezberdinetan ere diska osoa entzungai daukazu

bottom of page