top of page

Esku Bi Hamar Hatz

TRIGGER bezala argitaratutako lehenengo lana izan zen hau (2019, Autoekoizpena) loop eta efektu pedalen laguntzarekin esperimentatuz. Biolontxeloa beste dimentsio batera eramatea lortu nuen, estilo ezberdinen arteko nahasketak eginda, inongo konplexurik gabe. Hitza ere lagun izan nuen proiektu honetan, letra zorrotz eta sukorrekin, emaitza rap azeleratu bat izan zelarik; nahiz eta tarteka erritmo lasaixeagoak ere txertatu nituen.

​

Diska osoa entzungai duzu hemen.

​

PRENTSAN:

'Umore azidoa, txelo doinuekin jantzita'  Berria, 2019ko martxoaren 21a.

'TRIGGER: Looper, voz y chelo para disparar' EiTB, 2019ko maiatzaren 3a.

bottom of page