TRIGGER
Eñaut Zubizarreta Mendieta

1. PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALEN BABESA
Zure datuen arduradunak
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) izenaz ezaguna:
Zuk ematen dituzun datu pertsonalak TRIGGER PROTOTXELOk tratatuko ditu.
Email bitartezko harremana: triggerprototxelo@gmail.com
Zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa
Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unean edo beranduago zeuk emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea
Ematen dituzun datuak beharrezkoak dira eskatu duzun zerbitzua berme osoz eman ahal izateko. Ondoko xedearekin erabiliko dira: erabiltzaileen, bezeroen eta balizko bezeroen datuen kudeaketa beren erregistrorako, harpidetzarako edo bestelako parte hartzeetarako; newsletter-en bidalketa; zerbitzuen eskaintza; administrazio eta kontabilitate kudeaketa; eskaintza komertzialen eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioaren bidalketa; eta eduki pertsonalizatuen eskaintza.
Epe laburrean, datuen tratamendu automatizatu bat egongo da eduki pertsonalizatuak eskaintzeko xedeaz. Nolanahi ere, erabiltzaileak bere profilean aukera izango du funtzionaltasun hau desaktibatzeko eta, hortaz, tratamendu hori ez zaio aplikatuko.
Zure datu pertsonalak gordetzeko epea
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta ondoren legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.
Zure datuak jakinaraziko zaizkion hartzaileak
Harpidedunen, produktu edo zerbitzu baten erosleen, bazkideen, zozketa, lehiaketa, joko edo antzekoetan parte hartzen dutenen edo opariren bat jasotzen dutenen kasuetan, beren datuak hirugarren entitate batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere lotutako zerbitzuarekin zerikusia duten xedeak, eta xede horiek soilik, betetzeko beharrezkoa baldin bada. Adibidez: banku bidez egin behar diren kobraketetarako, dagozkion finantza entitateei lagako zaizkie datuak; kanpoko enpresek eskainitako zozketetako sarien, zuzeneko oparien edo promozioen kasuetan, erabiltzaileak bere borondatez parte hartu baldin badu, bere datuak eskaintza egin zuen enpresari laga dakizkioke; eta abar.
Hirugarrenen tresnak
Hirugarren enpresen tresnak erabiltzen ditugu estatistikak lortzeko eta publizitatea erakusteko:
Google Analytics erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko, besteak beste. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=eu
ComScore erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://www.comscore.com/esl/Sobre-comScore/Privacy-Policy?cs_edgescape_cc=ES
Teads erabiltzen dugu publizitatea eskaintzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://teads.tv/privacy-policy/
Erabiltzaileen eskubideak
Edozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbideetara edo honako email hauetako batera idatz dezake:
TRIGGER PROTOTXELO: triggerprototxelo@gmail.com
Era berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.
Azkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.
2. COOKIE POLITIKA
​
TRIGGER PROTOTXELOk, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.
Cookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.
Honakoak dira TRIGGER PROTOTXELOn erabilitako cookieak:
Analisi cookieak:
Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), NAIZera zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute. Horrela, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten neur dezakegu, baita erabilpen horren analisi estatistikoa egin ere. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu gure produktu eta zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz.
Geolokalizazio cookieak:
Erabiltzaileak zer herrialde edo lurraldetatik konektatzen diren jakiteko erabiltzen diren cookie anonimoak dira. TRIGGER PROTOTXELOk nongo bisitariak dituen jakiteko erabiltzen ditu.
Erregistro cookieak:
Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira, eta, adibidez, erabiltzaileak nabigatzailearen leihoa ixten baldin badu berriz ere logeatu beharra izan ez dezan erabiltzen dira. Harpidetza bat kontratatuta duten erabiltzaileak identifikatu eta dagozkien zerbitzuak erabil ahal izan ditzaten ere baliatzen dira.
Zerbitzu cookieak:
Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan. Adibidez, zerbitzua zer hizkuntzatan jaso nahi den gogoratzen dute.
Cookie publizitarioak:
Webguneko publizitate guneen eskaintza ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen digute. Horretarako, iragarkien edukiak eskatutako zerbitzura edo erabiltzaileek egin ohi duten webgunearen erabilpenera egokitzen ditugu. Helburu horrekin, erabiltzaileek dituzten nabigazio ohiturak aztertzen ditugu edota euren nabigazio profilekin bat egiten duten iragarkiak erakusten dizkiegu.
Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:
Chrome:
https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en
Explorer:
https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
Firefox:
https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences
Safari:
http://support.apple.com/kb/ph5042
Jakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.
Edozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa titularrek bakarrik tratatzen dute eta ez dute inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.
TRIGGER PROTOTXELOn cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta TRIGGER PROTOTXELOn jakinaraziko dira.
Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio NAIZen cookien politikari ere.
​
​
​
3.ERABILERA BALDINTZAK
​
Baldintza orokorrak
Erabiltzaileak TRIGGER PROTOTXELOren webgunea, bere barnean jasotzen diren hedabide ezberdinen edukiak barne, eta, kasua balitz, harpidetza, Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profesionala eta besterenezina da.
Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko TRIGGER PROTOTXELOren eta bertan jasotzen diren entitate ezberdinen irudia eta enpresa editoreen interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.
​
Aldaketak
TRIGGER PROTOTXELOk edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua eta itxura, bai eta bertara sartzeko espezifikazio teknikoak ere.
​
Estekatutako tokiak
Interneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak nahiz zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko erraztasunak ematearren, TRIGGER PROTOTXELOk hiperestekak jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Hala, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetara sartzeko. Nolanahi ere, TRIGGER PROTOTXELOk ez ditu estekatutako guneetako edukiak eta zerbitzuak kontrolatzen, ezta berrikusten ere, eta hortaz, ez da inoiz gune horien erantzule izango. Ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapean nabigatuko du webgune horietan.
​
Jabego intelektuala eta industriala
Debekatuta dago hirugarren batek markak edota bere logoak edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dute webgunearen jabetza intelektuala.
​
Erabilpen Baldintza hauek ezin dira TRIGGER PROTOTXELOren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideren bat lortzeko moduan interpretatu. Erabiltzaileak, harpidedun izan nahiz ez izan, espresuki debekatuta du webguneko edozer zati inolako modutan erabiltzea edo ustiatzea (baita kopiatzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, irakurleen esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea edota birbidaltzea ere), idatzizko baimenik gabe.
​
Bermeen ezespena
Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edota zehaztapenik ematen, ezta kalitate egokiaren edo helburu partikularretara egokitzearen isilbidezko bermerik ere. Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen bateragarritasunaren, segurtasunaren eta zehaztasunaren gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edo terminorik (berariazkoa edo isilekoa) ematen, eta ez du puntualtasuna, osotasuna eta errendimendua bermatzen.
​
Dena den, erabilpen baldintza orokor hauetan zehaztutakoak ez die eragingo kontsumitzaile gisa dauzkazun legezko eskubideei.
​
Legez posible den heinean, enpresa titularra ez da hurrengo kalteen edo kostuen erantzule izango –nahiz eta kalte edo kostu horiek aurreikusitakoak, aurreikusteko modukoak edo ezagunak izan–: (a) datuen galerak; (b) lortu gabeko irabaziak; (c) negozio aukeren galerak; (d) aukera kostuak; (e) merkataritza edo ospe funtsaren galerak; (f) hirugarrenek jasandako galerak; edota (g) webgunearen erabileraren ondorioz sortutako zeharkako edozein kalte.
Erabiltzaileek jakin behar dute ekipo informatikoak erabiltzeari dagokionez Interneten dauden segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, enpresa titularrak ezin duela bermatu webguneko funtzioak etengo ez direnik, errorerik izango ez dutenik, akats guztiak konponduko direnik edota webguneak eta hura erabilgarri jartzeko zerbitzariak birusik edo akatsik izango ez dutenik. Erabiltzaileak onartzen du birusak hautemateko prozedurak eta programak ezarriko dituela (antibirusak eta bestelako segurtasun prozedurak barne).
Erabiltzaileak onartzen du enpresa titularra ez dela inoiz erabiltzaileek erabiltzaile izena eta pasahitza kudeatzen duten moduaren erantzule izango, ezta hirugarrenei jakinaraztearen, eguneratzearen edota ezeztatzearen erantzule ere.
​
Lege aplikagarria
TRIGGER PROTOTXELOri aplikagarria zaion legea duen egoitzari dagokiona da, Gipuzkoa alegia, eta lege auzibideak baleude bertako epaitegietan ebatziko dira.
​