top of page

POLIEDRO Vol.I

Poliedroa aurpegi kopuru finitoz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergaitik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiokegu batari zein besteari bestelako forma batzuk?

​

Forma berriak sortzeko beharrezkoa tresnak eskura izatea, eta baita tresneria hau modu egoki baten erabiltzeko jakintzak izatea. Ideia hori du abiapuntutzat POLIEDRO Vol.I lanak, munduan zehar biolontxeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu, Euskal Herrira ekarri eta interprete berriak sortzeko hain zuzen ere.

​

Ikuspuntu kritiko bat beharrezkoa da hegemonia zalantzan jartzeko. Eta horretan ere eragiten du lan honek, egun musika (bere osotasunean) ulertzeko era, pentsamendu mendebaldarra, industria musikala eta abar kolokan jarriz; hangoa zein hemengoa. Interpreteez gain, entzulego orkorra ere trebatu behar baita.

​

Guzti hori barnebilduz, forma konkretu bat hartu du lehenengo poliedro honek. Etorkizunean sor daitezkeen gorputz geometriko berrientzat giltzarri izango dena.

​

 

PRENTSAN:

'La música de TRIGGER'  EiTB, 2021eko apirilaren 16a.

'Txeloaren hariekin askatzea'  Berria, 2021eko urriak 14a.

'Biolontxeloa denentzat eta mugarik gabe'  Naiz, 2021eko azaroak 5a.

​

Proiektu hau autoekoizpenean oinarritu den arren, Forbidden Colours disketxeak ere parte hartu du, eta lana euskarri fisikoan (CDa, LPa edo ta liburua) eskuratu nahi izanez gero, nahikoa duzu hemen klikatzea.

​

​

​

​

​

Hortaz gain, plataforma digital ezberdinetan ere diska osoa entzungai daukazu.

bottom of page