TRIGGER
Eñaut Zubizarreta Mendieta


PROIEKTUAK
Sortzaile ibilbideari hasiera eman nionetik bakarkako zein taldeko proiektu ezberdinetan murgilduta nabil, biolontxeloa ardatz hartuta beti.
Sokazko instrumentuak musika modernoan murgiltzeko ikastaro bat da. 60 kapituluz osatutako ikastaro trinkoa da, lengoaia berria ulertzeko behar-beharrezkoa den material guztiarekin: grafia, armonia, teknika ezberdinak...
​
2022. urtean banatutako Iñigo Muguruza Ikerketa Bekaren harira burututako lana da. YouTuBen dago ikusgai, euskaraz eta dohan.
Biolontxeloa beste era batera interpretatu ahal izateko ikerkuntza proiektua da POLIEDRO Vol.I. Historia, filosofia, pedagogia, zientzia eta bestelako alor batzuk ere elkartzen ditu lanak.
​
Bi urtez luzatu zen proiektua (2019-2021) disko, binilo eta liburu formatuan argitaratua izan da helburu ezberdinekin. Batetik, igurtzizko sokazko instrumentistak teknika eta musika estilo ezberdinetan formatzea; eta bestetik jendarte orokorrari biolontxeloa beste esparru batzuetan jotzea posible dela erakustea eta gaitasun kritikoa sustatzea.
Heriotza eta doluaren bueltan Iñaki Peñak egindako trilogiaren hirugarren eta azken atalak, mendian hildako mendizale ezberdinek utzitako arrastoa eta ingurukoek dolua aurrera eramateko moduak aztertzen dira.
​
2020. urtean Bilboko Mendi Film Festivaleko sail ofizialean aurkeztu zen dokumentalari musika jarri nion.
TRIGGER bezala argitaratutako lehenengo lana izan zen hau (2019, Autoekoizpena). Loop eta efektu pedalen laguntzarekin esperimentatuz, biolontxeloa beste dimentsio batera eramatea lortu zuen, hitza ere lagun zuela.